Kriptodiruaren gaineko hitzaldia antolatu du Aretxabaletako EAJk eguenerako

Mirari Altube Arrese 2023ko urt. 9a, 11:30

(Argazkia: geralt).

Kriptomonetak: izar-inbertsio edo burbuila finantzarioa? izenpean hitzaldia antolatu du Aretxabaletako EAJk, eta horren gainean jarduteko gonbidatu ditu Jokin Perona, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua; eta Nerea Etxaburu, Deustuko Unibertsitateko ikertzailea. Urtarrilaren 12an izango da, eguena, Arkupen, 19:00etan.

Diru digitala da kriptodirua eta zeresan handia eman du azken urteotan; hainbatetan adierazi izan da aberasteko bidea direla, baina aditu batzuek diote haiekin kontuz ibiltzea komeni dela, baita burbuila baten aurrean egon daitezkeela gaineratu ere. Horren gaineko argibideak emango dituzte, eta herritarren galderak eta kezkak argitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak