Hotz handiarekin, baina hasi da infantil mailako txapelketa Ibarra futbol zelaian. C multzoan dauden UDA, Berceo, San Viator, Lazkao eta Ilintxa nor baino nor gehiago arituko dira goiz guztian zehar. Neurketak 09:15ean hasi dira, eta azkena 13:00ean jokatuko da. Norgehiagoka bakoitzak hogei minutuko iraupena du. Lehenengo partiduan, UDAk 0-2 galdu du Lazkaoren aurka.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.