June Guenetxea eta June Carmona, Arabako selekzioarekin txapeldun

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko urt. 2a, 12:25

Arabako selekzioarekin 7 zenbakiaren June Guenetxea, eta 5arekin June Carmona. Iturria: @basketaraba

Euskadiko eta Nafarroako selekzioek jokatzen duten EUSKNAF 2022 txapelketa ospatu zen pasa den astean Laudion, eta bi aretxabaletarrek lehen postua eskuratu zuten Arabako selekzioarekin. Finalean, Bizkaiko selekzioa mendean hartu zuten bederatzi puntuko aldearekin.

Zorioneko dago saskibaloia Debagoienean. Pasa den astean, EUSKNAF 2022 txapelketa ospatu zen Laudioko 'La Granja' kiroldegian, eta June Carmona eta June Guenetxea aretxabaletarrek lehen postua eskuratu zuten Arabako Selekzioarekin. Abenduaren 27an, txapelketako lehenengo egunean, finalerdietan aise gailendu zuten Nafarroako selekzioa, eta finalean Bizkaiko selekzioari irabazi zioten 61 eta 52eko markagailuarekin. 

Biak, Araskin

Gasteizko Araski taldean ari dira June Guenetxea eta June Carmona. Gipuzkoarrak izan arren, Arabako Selekzioarekin jokatu dute txapelketa, beraien taldea, Araski, arabarra delako. Guenetxeak, 2021eko irailean, lehen taldearekin debuta egin zuen.

Guenetxeak lehen taldearekin debuta egin zuen momentua. Iturria: Araski

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak