Gauzak oso estu joan dira aurtengo Emakumezkoen Gabonetako Futbol Txapelketan. Hiru talde indartsuk neurtu dituzte indarrak Ibarrako futbol zelaian eta parekotasuna izan da nagusi.
Lehen neurketan Debagoienako taldeak eta Valladolidetik etorritako Atletico Lincek jokatu dute elkarren aurka. Jokoan intentsitate asko bai, baina gol aukera askorik ez 45 minututan; hutsean amaitu da partida eta penaltietan Debagoiendarrak nagusitu dira.
Bigarren neurketa lehenaren ia berdina izan da. Intentsitate altua jarri dute bi taldeek, baina azken metroetan kamuts aritu dira, atezainek lan gutxi izan dute. Bigarrena ere (0-0) berdinketarekin amaitu da, baina kasu honetan penaltietan Atletico Lincek asmatu du hamaika metroetatik.
Hirugarren eta azken partidan Debagoienak eta Realak jokatu dute. Hemen ere gauzak oso estu joan dira, baina oraingoan ez da berdinketarik izan. Realak txapelketa guztiko gol bakarra sartu du (1-0) eta hain zuzen gol horrek lehen postuan amaitzeko aukera eman dio. Bigarren Valladolidetik etorritako Atletico Lince izan da eta Debagoienako taldeak hirugarren postuan amaitu du