Gabonetako kontzertua gaur, Aretxabaleta Abesbatzaren eta Leizarra Abesbatzaren eskutik

Mirari Altube Arrese 2022ko abe. 30a, 10:04

Urtea bukatu aurretik kontzertua eskainiko du Aretxabaleta Abesbatzak ohitura duen legez. Abenduaren 30ean, egubakoitza, izango da parrokian (20:00) eta oraingoan, Leizarra Abesbatza eta musika eskolako kantu ikasle batzuk izango ditu lagun.

Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra Abesbatzak elkarrekin –Jose Luis Franzesenak pianoarekin lagun eginda– abestuko dituzten kantuen artean daude honako hauek: Adeste Fideles (J. Reading), El can't dels ocels (P. Casals), Gau ixila (G.F. Haendel), Haurtxo Polita (G. Olaizola) eta Ator Mutil (J. Guridi).

Lau kantu ikasle

Leizarra musika eskolan Mariatxen Urkia irakaslearen esanetara lanean diharduten lau ikaslek ere hartuko dute parte kontzertuan: Imanol Aizpuruak, Jokin Bengoak, Mari Carmen Etxeandiak eta Olatz Urkiak.

Aizpuruak eta Urkia irakasleak, Aretxabaleta Abesbatzarekin batera, abestuko dute Duetto Adan y Eva (J. Haydn). Ondoren, Bengoak eta Urkiak Au fond du temple saint (G. Bizetr) eskainiko dute, eta Etxeandiak O mio babbino caro (Giacomo Puccini). Eta lau kantu ikasleek batera ere abestuko dute kantu bat: Amazing Grace (J. Newton).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak