Gerry Adamsengana ere heldu den kantu bazkaria

Hasier Larrea 2022ko abe. 29a, 15:11

Euskal kanten zaleak diren bailarako zenbait herritar elkarrekin musika jo eta abesteko batzen dira hilean behin, eta atzo Basabe jatetxean egin zuten topaketa. Bada, bertan jotakoak politikari irlandarrari ere iritsi zaizkio, Lepoan hartu ta segi aurrera abestiaren bideoa partekatu baitu sare sozialetan.

Goiz osoan zehar aritu ziren atzo, eguaztena, Aretxabaletako kaleetan euskal kantuak abesten, lagunarte ederrean adin ezberdinetako jendea batuta, Arrasate, Aretxabaleta, Gatzaga, Eskoriatza eta Balmasedako musikariek jarritako doinuak lagun. Bazkalostea alaitzeko berriro atera zituzten musika-tresnak. Errepertorio zabala dute eskura, 2016an argitaratutako Atxabalta Kantuen Bizirik liburuxkak 145 euskal kanturen hitzak baitakartza. Publikoak bildumako kantuak aukeratu eta jotzeko eskatzen die musikariei, horixe da dinamika. Bada, Pantxoa eta Peioren Lepoan hartu ta segi aurrera-ren bideoa Sinn Féin alderdiko Gerry Adamsengana iritsi da, sare sozialetan partekatu baitu bertsioa.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak