Elkarretaratzea deitu du Aretxabaletako Udalak Bilboko erailketa matxista salatzeko

Mirari Altube Arrese 2022ko abenduaren 28a

Abenduaren 29rako, eguena, deitu du elkarretaratzea Aretxabaletako Udalak; 19:30ean egingo da, Herriko Plazan. Bilboko San Frantzisko auzoan izandako hilketa matxista salatuko du.

Hona hemen Udalaren adierazpena: 

"Aretxabaletako Udalak abenduaren 28an, Bilbon egon den 45 urteko emakume baten erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilenekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die. 

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 117 emakume eta 11 adingabe hil ditu. 

Ez da ekintza bakan bat. Horregatik guztiagatik, Udalak adierazten du abenduak 29an, 19:30etanherriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak