Aretxabaletako Udalak hirugarren urtez banatu du herritarren saria, eta aurtengoan 200 boto inguru jaso dira. Botoa eman dutenen artean ere banatu dute saria; zozketa bidez aukeratu dute irabazlea eta Izaskun Gutierrez izan da saritua. Aretxarteko dendetan gastatzeko 50 euroko bonua jaso du.
Idoia Elexpuru, Belar Metako dendaria oso pozik agertu da sariarekin eta ezustean hartu du biak berak jaso izana. Lehenengo sariagatik 300 euro jasoko ditu eta publikoarenagatik 150.