Radar pedagogikoak jarri ditu Udalak herriko lau puntutan

Mirari Altube Arrese 2022ko abenduaren 24a

Herriko sarreran dagoen radarra.

Funtzio pedagogikoa duten lau radar jarri ditu Udalak herriko lau puntutan: sarreran –Arrasate aldetik sartuta, kuartel aurreko biribilgunera iritsi aurretik–, Txarapean –zirkulazioaren bi noranzkotan– eta Araba ibilbidean –autobus geltokiaren ondoan–.

Radar horiek zirkulatzen ari diren abiadura erakusten diete gidariei eta baimendutako mugak gainditzean ere ohartarazten diete, isunik jarri gabe. Udalerriko hiru bide nagusitan "ibilgailuen etengabeko zirkulazioa baretzeko lagungarri" izatea nahi du Udalak.

Hiru radar martxan

Horrela, gailu hauen helburua gidariei zein abiaduratan zirkulatzen ari diren ohartaraztea da. Gorriz iragartzen da legez ezarritako abiadura-muga gainditzen denean, eta berdez, aldiz, araudiak baimendutako abiaduraren barruan zirkulatzen bada.

Radar hauetako hiru dagoeneko martxan daude, eta laugarrena (Txarapeako bat) urtarrilaren erdialdean jarriko da abian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak