Horri esker, gas bidezko sukaldeetarako 15 milioi segurtasun-balbula ekoiztuko dituzte. Egiptok 105 milioi biztanle ditu egun, eta urtean hiru milioi pertsonako hazkundea bizi du; industria modernizatzeko bidean aurrera egiten ari den herrialdea da, eta garapen horretan linea zuriko sektorea "lehentasunezkoa" dela nabarmendu du Coprecik. Planta berria 2023ko apirilean hasiko da seriean fabrikatzen. Ezarpen berri hori mundu mailako gainerako lan- tegiei batu zaie. "Coprecik urte asko daramatza Egiptoko gas-sukaldeetarako lanean eta soluzioen erreferente izaten. Orain, tokiko bazkideen eskutik, beste urrats bat egin du herrialdeko etxetresna elektrikoen sektoreko enpresek dituzten hazkunde eta arlo teknikoko erronken bidelagun izateko".