Badator Bixente Etxeandia futbol txapelketaren hamahirugarren edizioa

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 19a, 14:45

UDAko gaztetxoak iazko edizioan lortutako garaikurra ospatzen

Txapelketa abenduaren 26tik 28ra jokatuko da Ibarra futbol zelaian. Aurten, 2012an, 2013an eta 2014ean jaiotako haurrek parte hartuko dute.

Urtero moduan, hurrengo astean, hilaren 26tik 28ra bitartean, Bixente Etxeandiaren omenezko neguko futbol txapelketa jokatuko da Ibarra futbol zelaian. Guztira zazpi talde arituko dira nor baino nor gehiago: alde batetik ohikoak diren UDA, Mondra, Bergara eta Aloña Mendi. Beste alde batetik, Debagoiena kanpoko hiru talde, besteak beste, Otxandioko Vulcano, Gasteizko Ariznabarra eta Lazkao.

Jokatzen lehenak 2014. urtean jaiotakoak izango dira, abenduaren 26an, goizez; arratsaldez, ostera, 2013an jaiotakoak. Hilaren 27an, 2012koen txanda izango da.

Txapelketaren hirugarren eta azken egunean, 2014an, 2013an eta 2012an jaiotako neska-mutilek azken fasea jokatuko dute; baita finalerdiak eta finalak ere. Sari banaketa ekitaldia 19:15ean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak