Hamaseigarren Huhezinemak baditu finalistak

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 19a, 11:11

Guztira 84 lan aurkeztu dira eta 32k lortu dute finalera iristea. Ikasle sailean lehen 15 edizioak Mondragon Unibertsitateko ikasleei mugatutakoa izan bada ere, aurten Larrotxene (Donostia), Mendizabala (Gasteiz), ECPV (Bilbo) eta EHUko film laburrak jaso dira.

Huhezinemako 16. edizioko finalisten zerrenda eta iruditeria kaleratu da. 84 lan jaso dituzte eta horietatik 32k lortu dute finalera pasatzea. Hamar pasa dira Sail ofizialera, beste hamar ikasle sailera eta hamabi Bideoklipen sailera.

Iban del Campo, jaialdiaren zuzendari artistikoak, erronka nagusia Euskal Herrian zinema egiteko modu asko daudela azaleraztea dela adierazi du: "Urteroko helburua izaten da Euskal Herrian zinema egiteko edo ulertzeko modu eta estilo desberdinen erakusketa ahalik eta anitzena egitea".

Sail ofizialean, fikzio dramatikoa da nagusi, baina animaziozko lan bat eta bi dokumental ere aurkeztu dira. Komedia generoko lan bat ere badago.

Eskarmentu handiko lanak

Lan batzuen atzean, maila altuko zuzendari eta lantaldeak daude. Horien artean daude, Estibaliz Urresolaren 'Cuerdas' (Goya sarietarako hautagaia den lana) edo mundu mailako estreinaldia izango den David Gonzalez zuzendariaren 'Siempre lunes'.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak