Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatu dute Aretxabaletan

Josu Bilbao Atxutegi 2022ko abenduaren 18a

Poesia errezitaldiarekin eta Cristian Bergara kantautore perutarraren doinuekin girotu dute goiza Durana kalean. Ekitaldia Debagoieneko pertsona migratuen kolektiboek antolatu dute.

Abenduaren 18an ospatzen da Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna, eta Debagoieneko pertsona migratuen kolektiboek, Aretxabaletako Durana kalean ospatu dute. Aura Vasquezek, Fernanda Callejasek eta Daniela Pedrozak poesiak errezitatu dituzte herrialde ezberdinetako pertsona migranteek, eta ondoren, mikro irekian, aldarrikapenak aireratu dituzte, besteak beste ILP erregularizazioaren alde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak