Berdintasun teknikariaren jarduna luzatzea adostu dutela adierazi du EH Bilduk

Mirari Altube Arrese 2022ko abe. 16a, 16:30

EH Bilduk baliabide gehiago eskatu ditu "eraginkorrak diren politika feministak" Udaletik bultzatzeko. Horregatik gustura agertu da, nahiz eta "lorpen txikia" izan, berdintasun teknikariaren jarduna "beste egun batez luzatzea adostu" duelako EAJrekin.

"Urteak daramatzagu eskatzen benetako politika feministak Udal sail eta ekintza guztietan txertatu ditzaten", adierazi du EH Bilduk prentsa ohar bidez eta horretarako baliabide gehiago behar direla gaineratu: "Baliabideak ez badaude nekez lortuko ditu Udal honek paperean jasota dituen zeharlerrotasuneko helburuak".

Berdintasun zerbitzuari dagokionez, azken zazpi urteetan bost teknikari pasatu direla adierazi dute eta "langileen baldintzak eta egonkortasuna bermatu" beharko liratekeela gaineratu: "Astean hamalau orduko dedikazioa duen kanpoko enpresa bateko pertsona bat du Udalak. Gure ustez ez da nahikoa". Zerbitzua azpikontratatzearekin ere ez dira ados agertu.

Oraingoan, "lorpen txiki" baten berri eman gura izan dute: "Berdintasun teknikariaren jarduna beste egun batez luzatzea adostu dugu EAJrekin. Lorpen txikia baina norabide onean doana".

Hala ere baliabide gehiago behar direla berretsi dute: "Eta hori egiteko konpromisoa hartzen dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak