Karmele Igartua lehiaketaren irabazleen berri eta liburu aurkezpena bihar

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko abe. 16a, 17:06

Bihar, zapatua, 12:30ean, Arkupe kultura etxean egingo duten ekitaldian banatu dituzte aurtengo sariak.

Idazle berriak bultzatzeko lehiaketa da Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak elkarlanean antolatzen duten Karmele Igartua sariketa. Poesiari eskainia izan da aurtengoa, eta hemeretzi lan jaso dituzte, guztira. "Oso maila onekoak dira denak. Lehenengo galbahea hamar lanek pasatu dute eta amaierarako lau lan geratu dira", azaldu dute sariketako bultzatzaileek.

Obra bakarrean bilduta

Gidoiak eta ikastetxeetan lantzeko haurrentzako antzerki lanak idatzi zituen Igartuak, baina poeta moduan egin zen, bereziki, ezagun; horren erakusle, Espainiako Poesia Sari Nazionaleko finalista euskalduna izan zela haren azken liburua. Hiru liburu argitaratu zituen Igartuak; bada, bihar aurkeztuko duten Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua izeneko argitalpenean obra bakarrean bildu dituzte Pamielaren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak