Urtero lez, 2022ko balorazioa egin du Hiruatx taldeak eta hurrengo urteko proiektuaren berri eman dute. Talde aretxabaletarraren egitasmoa Ekuadorreko Andeetan kokatua egon da, eta Mundukiderekin elkarlanean garatutakoa izan da. Konkretuki, Arnas sistema eta sistema immunologikoa indartzeko praktika tradizionalen erabilera biziberritzen aritu dira.
Martxan dagoen proiektua Ekuadorreko Amazonian Kichwako emakumeetan dago oinarrituta eta haien ahalduntze ekonomikoa lortu nahi da. Horretarako kakao, wayusa eta platanoen ekoizpen ekologikoan daude buru-belarri sartuta.

Hurrengo urtera begira, Mundukiderekin batera Kolonbiako Cauca eskualdeko Popayango udalerrian, birziklatzaileen lan eta bizi-baldintzak hobetu nahi dituzte.
Bihar azokan
Bihar eta etzi Mitarte eta Durana kaleetan urtero egiten den Neguko azokan egongo dira Hiruatx taldeko kideak. Bidezko merkataritzako produktuak eta bigarren eskuko liburuak izango dituzte salgai. Berritasun gisa, Ghana-ko oihal koloretsuekin egindako Khabom belarritakoak ere salduko dituzte.