Erregularizazioaren aldeko kanpainari bukaera emango diote domekan

Mirari Altube Arrese 2022ko abe. 15a, 16:55

Azaroaren 25ean, Aretxabaletan egindako sinadura bilketa.

Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Eguna da abenduaren 18an eta azken sinadurak batuko dituzte. Kanpainari bukaera emateko musikak eta poesiak lagundutako ekitalditxoa egingo dute.

Erregularizatu gabe bizi diren migratzaileen aldeko kanpainari bukaera emango diote domekan; hain zuzen ere, Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Egunean. Debagoieneko Pertsona Migratuen Elkarteak deitu du ekitaldia Aretxabaletan, Durana kalean, 12:00etan. Jai giroan amaitzeko, Cristian Vergara abeslari perutarra izango da, eta poesia errezitaldia ere egongo da. "Mikro irekiaren tartean edonork bota ahal izango du hausnarketa edo iritzia; betiere, migrazioa gai hartuta", adierazi du Paloma Martinezek.

500.000 sinadura batuta egin gura den eskaera da 500.000 pertsonaren ezohiko erregulazioa, eta Espainiako Kongresuan aurkeztuko da: "Pertsonen mugimendu askea giza eskubide bat dela aldarrikatu gura da, eta ez dela betetzen". Egunean bertan ere jasoko dituzte sinadurak: "Aretxabaletan babes handia izan dugu eta hori hunkigarria da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak