Aretxabaletako gaztelekuak prest ditu neguko ekintzak

Mikel Zumalde 2022ko abe. 14a, 15:28

Neguko oporraldiei begira, eskaintza zabala antolatu du Aretxabaletako gaztelekuak gaztetxoentzat. Bi ekintza ordainpekoak izango dira; 'Salting Iruña' eta Gazte txef

Ekintza sorta prestatu du Aretxabaletako gaztelekuak neguko oporraldirako. Abenduaren 27an hasiko dira Krema tailerrarekin eta urtarrilaren 4ean emango diote amaiera pelikula batekin.
 
Ohe elastikoetara jauzi egitera joango dira Iruñeara, eta horretarako ezinbestekoa izango da izena ematea eta 25 euro ordaintzea. 'Gazte txef' izango da ordainpeko beste ekintza bakarra, eta bi euro ordaindu beharko dira. Gainontzekoetan, apuntatzea gomendatzen da. Izena emateko azken eguna abenduaren 23a izango da eta bi modu daude; Beraien Instagram kontura idatziz. @atxagazte, telefonoz 688 84 38 15 zenbakira edo gaztelekuan bertan.
 
Honako hau da egitaraua:
 
  • Abenduak 27a (16:30 - 19:30) Krema tailerra
  • Abenduak 28an (10:00 - 14:00) Bedoñara irteera
  • Abenduak 29 (17:30 - 20:30) Gazte txef 
  • Abenduaren 30ak, (10:00 - 19:00) 'Salting Iruña'
  • Urtarrilak 3a, (17:00 - 19:00) Bingo musikatua
  • Urtarrilak 4 (17:00 - 20:00) Pelikula palomitekin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak