Sare sozialen bitartez eman dute azken egunetako gertaeren berri gaztetxe baten beharra aldarrikatu duten gazteek. Zapatu iluntzean sartu ziren Mitarte kaleko lokalean, eta ostean, horretarako arrazoiak azaldu zituzten; hala nola, herrian eragile izaten jarraitzeko espazio baten beharra, besteak beste, ikastaroak, formazio-saioak eta kontzertuak antolatzeko. Proiektu bat martxan jartzeko asmoa ere agertu zuten.
Hemen horren berri ematen:
— Atxabaltako gaztetxia (@atxabalta_GTX) December 11, 2022
Hurrengo pausoak zehazteko
Gaur eguerdian lokalaren ateak hormatu izanak planak zerbait aldatu dizkietela onartu dute.
Oraindik ez dituzte zehaztu hurrengo pausoak zeintzuk izango diren baina adierazi dute lanean jarraituko dutela Aretxabaletak gaztetxe bat izan arte.
