UDAk 4-2 garaitu du Donostiako Vasconia

Imanol Beloki Unamuno 2022ko abe. 11a, 18:38

UDAk Vasconiaren aurka jokatu du partidua, etxean, eta 4-2 irabazi dute aretxabaletarrek donostiarren aurkako neurketa. Gizonezkoen Erregional Ohorezko Mailako hamalaugarren jardunaldiko partidua, lehenengo zatian erabaki da Ibarra futbol zelaian izan den gol festarekin. Atsedenaldira 3-1 joan dira, eta, bigarren zatian,izan diren golekin 4-2 amaitu da partidua.

Gogor irten dira Aretxabaletako mutilak Ibarra futbol zelaiko berdegunera, eta partidua hasi bezain pronto aurretik jarri da UDA taldea. Vasconiako atezainak egindako akats baten ondorioz, zortzigarren minutuan Irik sartu du gola. Hortik bi minututara iritsi da bigarren gola; kasu honetan, aurkariaren atean, bigarren zutoinera iritsi den baloia Iagok sareetara sartuz. Hirugarrena ere sartu dute, kasu honetan, Aitor Perez kapitainak penaltiz sartu du gola. 30. minutuan, berriz, aurkariek gola sartu dute kornerretik, eta markagailua 3-1 jarri da. Hala, amaitu da lehenengo zatia.

Bigarren zatian, berriz, 46. minutuan etxeko taldearen laugarren gola iritsi da. Unai Belokik atezainaren aurrean aldaratzea hartu eta laugarrena sartu du. Hala ere, 87. minutuan Vasconiak areaz kanpotik sekulako sartu du, eta, markagailua 4-2 jarri da. Hala ere, horrela amaitu da partidua, eta etxean geratu dira hiru puntuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak