Butoh eta Capoiera saioak antolatu ditu datorren asterako Jaiki elkarteak

Koldo Zubia Salas 2022ko abe. 6a, 13:08

(Argazkia: Wikipedia)

Abenduan asteartero egiten duten dantza saioaz gain beste bi ekintza antolatu ditu Jaiki elkarteak datorren asteari begira: butoh dantza ikastaroa eta capoeira familian saioa.

Butoh trebakuntza saioa martitzenean, hilaren 13an, izango da eta Ainhoa Alberdik gidatuko du Ikusezinaren dantza izenburupean. Saio irekia izango da, bi ordukoa, 18:30etik 20:30era.

Capoiera familian abenduaren 16an egingo dute, egubakoitza, 17:30etik 19:00etara. Igor Ezpeleta eskoriatzarrak emango du saioa eta bikoteko 8 euro ordaindu beharko dira.

Bi ikastaroak kuartelean izango dira eta aurrez izena eman beharko da. Hona hemen harremanetarako telefono zenbakiak: butoh ikastarorako: 688 81 96 65; eta capoiera familian saiorako: 688 86 21 87.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak