Ixotu euskara taldea aurkeztu du Aretxabaletako Gazte Mugimenduak

Hasier Larrea 2022ko abe. 3a, 20:46

"Egunero jasaten dugun zapalkuntzaren aurrean, euskalgintza gaurkotzeko behar eta gogotik" sortu dute taldea. Ilusioz heldu diote erronkari, herriko eragileekin elkarlanean aritzeko nahiarekin. Eten taldearen kontzertua antolatuaz egin dute talde sortu berriaren aurkezpena Ixotuko gazteek Herriko Plazan.

Euskalgintzak eta euskarak berak azken hamarkadetan izan duten bilakaera handiak errealitatea erabat eraldatu duela oinarri hartuta, "gazte ikuspegi bat" eman nahi diote hizkuntza problematikari eta euskal kulturari Aretxabaletan. Behar horretatik sortu da Ixotu: "Egunero jasaten dugu zapalkuntza, sekulako zailtasunak ditugu egunerokotasuna euskaraz mantentzeko, eta euskalgintza gaurkotzeko beharra ikusten dugu", adierazi dute gazte mugimenduko kideek. 

Izan ere,  gazte mugimenduaren barruan kokatzen dute taldea, "baina herrian badaude Loramendi moduko euskara elkarteak, eta oso aberasgarria iruditzen zaigu horiekin lan egitea". Halako elkarlanei epe ertain-luzera begira heltzea da euren helburua; hori hala, datozen hilabeteotan "ekintza xumeak" egingo dituzte, kontuan hartuta "talde sortu berria" direla. Nabarmendu dute herrian sumatzen dutela euskaraz eta euskaratik bizitzeko gogoa, eta proiektuak jarraipena izango duela luzera begira. 

Aurkezpenaren ostean, Eten hirukoteak kontzertua eman du, gitarra, baxu eta bateriak gogotik astinduz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak