'Harizko zubiak' liburua aurkeztu du Jon Sarasuak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 2a, 14:57

Jon Sarasua, artxiboko irudi batean.

Gaur aurkeztu du lana Donostian, eta lan-bidaietan idatzitako testuekin ondu du. Durangoko Azokan ere izango da Jose Angel Irigarayrekin batera liburua aurkezten; domekan izango da, abenduaren 11n, Landakogunean (18:30-19:00).

Brasilen, Pernambuco; Mexikon, Puebla eta Yucatan; Ipar Afrikan, Tanger; eta azkenik, Haiti. Leku horietara egindako lan-bidaietako testu laburrez osatu du Jon Sarasua aretxabaletarrak Harizko zubiak liburua. Pamiela argitaletxearekin argitaratu du, eta gaur aurkeztu du Donostiako Udal Liburutegian.

Sarasuak bazter horietako gertakarien "marrazki-sorta moduko bat" islatu du; besteak beste, hizkuntza komunitate gutxituekiko harremanak. "Haitiarrak, nahuatlak, maiak, amazighak edota pernambucarrak munduaren ikarez mintzo dira orriotan, eta euskararen herriaren galdegaiak ez dira beti urruti". Hain justu, toki horietan jasotako ekintzen apunteek, egoerek eta lehen pertsonan idaztitako gogoetek osatu dute lana. "Ekiteko modu bat. Eta ekinaren alboan begiratzeko modu bat".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak