Zortzi film eta hainbat musika emanaldi abenduan, Arkupen

Mirari Altube Arrese 2022ko abe. 2a, 10:44

Hilabeteko egitarauari helduendako No mires a los ojos filmak emango dio hasiera; umeek, ostera,Minions: El origen de Gru izango dute. Domekan, ostera, akordeoi kontzertua izango da.

Gabonen atarian akordeoi kontzertuak ez du hutsik egin izan, eta aurten ere hala izango da: iaz Arrasate Hiria Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen Piotr Motyka akordeoi jotzaile poloniarraren emanaldia izango da abenduaren 4an, domeka, (12:30). Johann Sebastian Bach eta Maurice Ravel konpositore aski ezagunen hainbat lan eskainiko ditu, besteak beste.

Ez da izango abenduko kontzertu bakarra: hilaren 28an (19:00), Ispirit talde donostiarrak gospel doinuak ekarriko ditu. Eta bertsoekin beteko da Zaraia aretoa hilaren 29an (19:00); Uxue Alberdi, Ane Labaka, Andoni Egaña eta Igor Elortza izango dira kantari. Antzerkiak ere izango du lekua eta Txalo Produkzioak konpainiak Kottauak ikuskizuna eskainiko du abenduaren 26an.

Zortzi film

Zinemak ere protagonismo handia izango du abenduan. Helduek lau film izango dituzte: Felix Viscarret zuzendari nafarraren No mires a los ojos – Juan Jose Millas idazlearen Desde la sombra eleberriaren egokitzapena–; Fermin Muguruzaren Black is beltza II: Ainhoa animaziozko zinta; Rodrigo Sorogoyen zinemagilearen As bestas; eta Vasil, Avelina Pratt valentziarraren opera prima Karra Elejalde protagonista duela.

Helduendako filmak:

  • No mires a los ojos: Abenduaren 2an (22:00); 3an eta 4an (19:30); eta 5ean (16:00).
  • Black is beltza: Ainhoa: Abenduaren 6an eta 8an (19:30).
  • As bestas: Abenduaren 9an (22: 00); 10ean eta 11n (19:30); eta 12an (16:00).
  • Vasil: Abenduaren 16an (22:00), 17an (19:30), 18an (19:30), eta 19an (16:00).

Umeendako filmak:

  • Minions: El origen de Gru: Abenduaren 3an eta 4an (17:00).
  • Los buscamundos: Abenduaren 6an eta 8an (17:00).
  • El colegio de los animales mágicos: Abenduaren 10ean eta 11n (17:00).
  • Tadeo Jones: La tabla esmeralda: Abenduaren 17an eta 18an (17:00).

Argazki erakusketa

Bestalde, erakusketa aretoan Iker Aizkorbe aretxabaletarraren argazkiak izango dira ikusgai abenduaren 5etik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak