Gabonetako bonuak abenduaren 1ean jarriko dituzte salgai

Mirari Altube Arrese 2022ko aza. 30a, 18:08

Gabonetako kanpainari hasiera emateko, ohi legez, bonuak jarriko ditu herritarren eskura Udalak; 500 hain zuzen ere. Bihar, eguena, jarriko dituzte salgai Arkupen 13:00etatik 16:00etara bitartean. Bonu horiek herriko 50 establezimendu baino gehiagotan erabili ahal izango dira abenduaren 31 bitartean.

Tokiko merkataritzari bultzada emateko asmoarekin eta Gabon sasoian herriko establezimenduetan erosketak sustatzeko bonu kanpaina jarri du abian Udalak, beste behin. Hala, abenduaren 1ean hasita 20+10 euro bonuak izango dira herritarren eskura. Erosleak 20 euro ordainduko ditu eta trukean hamar euro jaso, debalde. Aretxarte merkatarien elkarteko kide diren establezimenduetan –dendak, tabernak eta zerbitzuak– erabili ahal izango dira horiek abenduaren 31 bitartean.

Bonu bakarra

Aretxarteko kideak arduratuko dira hain zuzen ere horiek saltzeaz, eta Arkupe kultur etxera joan beharko da erostera, 13:00etatik 16:00etara bitartean; 16 urtetik gorako aretxabaletarrek erosi ahal izango dute –pertsona bakoitzeko bat–, NA aurkeztuta.

Udalak 5.000 euro bideratu ditu kanpaina horretara eta 500 bonu jarri herritarren eskura. Bonu guztiak salduz gero, gutxienez 15.000 euroko inpaktu ekonomikoa eragingo lukeela tokiko ekonomian adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak