Adinekoendako gizarte zentroaren lanak hasi dituzte

Mirari Altube Arrese 2022ko aza. 29a, 16:27

Urtea bukatu aurretik hastea zen asmoa eta halaxe izan da; azken egunotan hasi dira langileak lehenengo prestaketak egiten. Lehenengo faseari ekin diote, eta komentuaren behe solairuan egokituko dituzte Basotxo elkartekoen egoitza berria, mendekotasun txikia duten adinekoentzako eguneko arreta zerbitzua eta erabilera anitzeko aretoa.

Urdinberri-Viuda de Sainz-Gerte enpresek osatzen duten aldi baterako enpresen elkarteari eman zion lanen ardura Udalak, 2.093.080 eurotan, eta urtebeteko epea izango dute bukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak