Udazkenari agur jaia bueltan dator, indarberrituta

Mirari Altube Arrese 2022ko azaroaren 29a

Udazken jaiari agurra orain dela hiru urte.

Bi urtetan ospatu barik egon eta gero bueltan dator Kurtzebarri eskolakoen udazken jaia. Eguenean, abenduaren 1ean, izango da Iturrigorri pilotalekuan (17:30) eta ez dute hutsik egingo txalaparta doinuek, lekaixoek, dantzek, taloek eta gainerako jatekoek: buzkantzak, gaztainak…

Egitaraua:

  • Txalapartarien emanaldia.
  • Lekaixo saioa.
  • Bi urtekoei ongi-etorria: Bihotzez ikasi dantza.
  • Udazkena kantari: Denok kantari!
  • 6.mailakoek talo tailerra egingo dute, aiton-amonen laguntzaz.
  • Argazki erraldoia Euskaraldiari bukaera emateko.
  • Ondoren mahai inguruan buzkantzak, gaztainak, sagardoa....

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak