Egubakoitzean huar-kategoriakoen txanda izan zen, eta zapatuan, kadete eta gazteena.
Debagoieneko ordezkari bakarrak Aretxabaletako Betitia eta Gonzalez izan ziren atzo, eta, esan bezala, leku onean utzi zuten eskualdea, alde handiko garaipenarekin.
Hurrengo partidan, –kadeteen 2. maila– Ataungo Lopez eta Izagirre lehiatu ziren Intxurre taldeko (Alegia) Madia eta Kolladoren kontra. Ataundarrek 22 eta 6 irabazi zuten.
Bukatzeko, jubenilen 2. mailako partidan, Goñi eta Aramburu (Oiarpe) eta Querejeta Erauskin (Lapke) pilotariak aritu ziren. Horiek ere 22 eta 6koarekin bukatu zuten norgehiagoka. Goñi eta Aramburu oiartzuarrak izan ziren garaileak.
