Ametza ikastolaren alde hirurogei kilo gaztaina

Mirari Altube Arrese 2022ko azaroaren 26a

Hiriburuko Ametza ikastolan berogailu eta ur berorik gabe daude, gasaren garestitzeari ezin diotelako aurre egin. Horregatik, Arizmendi ikastolak laguntza aletxoa jarri gura izan du eta dirua batu; atzo, hirurogei kilo gaztaina erre eta saldu zituzten, baita umeek margotutako hostoak ere.

"Oso pozik gaude gurasoek eurek hartu dutelako ekimenaren gidaritza", adierazi zuten Basabeazpi guneko irakasleek eta pozik agertu ziren jasotako erantzunarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak