Elkarretaratzea eta sinadura bilketa gaur, feministek deituta

Mirari Altube Arrese 2022ko aza. 25a, 10:37

Udalak bat egin du horrekin eta indarkeria matxista bistaratzeko egindako ekitaldiei bukaera emango diete. Era berean, Udalak adierazpen instituzionala adostu du eta hainbat konpromiso hartu.

Elkarretaratzea deitu du Aretxabaletako Mugimendu Feministak azaroaren 25erako; 18:00etan izango da, Herriko Plazan, eta Instituzioek ere emakumeok kolpatzen gaituzte leloaren bueltan elkartuko dira.

Aurretik, 17:00etan, migratzaileen erregularizazioaren aldeko sinadura bilketa egingo dute.

Adierazpen instituzionala

Udalak adierazpen instituzionala adostu du, eta hor jaso gaitzesten dituela emakumeen aurkako indarkeria, eraso eta jarrera sexista guztiak. Era berean, konpromisoa hartu du horrelako indarkeriarik gabeko jendarte baterantz lanean jarraitzeko: "Politika publikoen eta administrazioen betebeharra baita emakumeekiko indarkeriaren aurkako mekanismoak eta estrategiak abian jartzea". Gaitz hau pairatzen duten edo pairatu izan duten emakumeei elkartasuna adierazi die eta zera gogorarazi du: "Gutako bakoitzari dagokigu egoera hau aldatzea, eguneroko zereginetatik hasiz".

Hemen osorik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak