Gipuzkoako eskuz binakako finalak, zapatuan Aretxabaletan

Xabier Urtzelai 2022ko aza. 25a, 12:00
Duela hamabost egun Antzuolan jokatutako Gipuzkoako txapelketako finalen sari banaketa ekitaldia.

Bihar, zapatua, 16:30ean hasita jokatuko dituzte Gipuzkoako eskuz binakako txapelketako finalak, Iturrigorri pilotalekuan. Eta arratsaldeko lehenengo partiduan, gainera, Aretxabaletako ordezkariak izango dira lehian.

Gipuzkoako txapelketako final gehiago jokatuko dituzte asteburuan, oraingoan Aretxabaletan eta Astigarragan. Hala, zapatu arratsaldean (16:30) Iturrigorriko pilotalekuan, hirugarren mailako kadeteen finalean Aretxabaletako Markel Beitiak eta Unax Gonzalezek Hernaniko Joseba Arretxe eta Manex Alberdi izango dituzte aurrean. Bigarren partidua bigarren mailako kadeteena izango da, eta Ataungo eta Intxurreko pilotariak izango dira zein baino zein gehiago, Oier Izagirre eta Aetz Lopez Josu Colladoren eta Unax Madinaren kontra; arratsaldeko azken partidua, berriz, gazte mailakoena izango da: Oiarpe klubeko Haitz Aranburuk eta Xuban Goñik Lapke taldeko Jon Erauskinen eta Martin Kerejetaren kontra jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak