Gabonetako iragarkia grabatzera deitu dituzte herritarrak

Mirari Altube Arrese 2022ko aza. 24a, 18:11

Aretxartek, Udalarekin batera, Gabonetako bideoklipa egingo du aurten ere. Kepa Errasti aktoreak eta AZGaubelakek izango dute grabaketaren ardura beste behin, eta herritarrei zein eragileei dei egin diete domekan, azaroaren 27an, Herriko Plazan agertzera –elegante jantzita– 18:30ean, bideo horren zatitxo bat grabatzeko.

"Herria dantzan jarri gura dugu komertzio txikiaren alde. Horregatik, ahalik eta jende gehien ager dadin gurako genuke jai giroa erakusteko".

2014. urtean hasi ziren Aretxarte merkatari elkarteko kideak Gabonetako iragarkiak herritarrekin batera grabatzen. Eta aurten aurten, bideoklip formatua berreskuratu nahi izan dutela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak