LGTBIQ+ kolektiboa entzumenaren bitartez ezagutzeko erakusketa gaur

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko aza. 23a, 16:34

LGTBIQ+ kolektiboaren inguruan kontzientziazioa sortzeko helburua du Zarata proiektuak. Audioa ardatz hartuta Hodei Arrastoak eta Hiruki Larroxa elkarteak elkarlanean sortu dute erakusketa. Esperientzia 45 minutu inguru iraungo du eta bihar, azaroaren 24an, 16:00etatik 19:00etara bitartean, izango dute herritarrek aukera Aretxabaletako Arkupeko bigarren solairura bertaratzeko.

Entzumenak izango du protagonismoa. Parte-hartzaileek LGTBIQ+ kolektiboaren parte diren hamar euskal artisten istorio poetikoak, politikoak edota fikziozkoak entzungo dituzte. Horretaz gain, parte-hartzaileei azalduko diete nora joan eta zer egin behar duten. 

Istorio bakoitzak gune bat izango du, entzuten ari den historiarekin zerikusia duen estimulu bisual bat izango duenak. Bertan, audioaren mezua jendeari errazago iritsarazteko proposamen bisualak –irudiak, berriak eta argazkiak, esaterako– izango dira. 

Esperientzia indibiduala izango da. Bakoitzak nahi duenean hasiko du ibilbidea jende pilaketak ekiditeko.

QR kode bat irakurriko da mugikorrean eta audioren hizkuntza aukeratu ahal izango da. Bakoitzak etxeko aurikularrak eraman ahal dituen harren, beran hainbat kasko egongo dira eskuragarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak