Solasaldia gaur eta elkarretaratzea egubakoitzean indarkeria matxista salatzeko

Mirari Altube Arrese 2022ko aza. 23a, 15:59

Coreografias de la transgresión dokumentala emango dute gaur, azaroak 23, Arkupe kultur etxeko bigarren solairuan, 18:00etan. Erdu talde feministak antolatu du eta bertara gonbidatu herritarrak. Ondoren, solasaldia izango dute eta bukatzeko afari-merienda.

Gizarte sustapenerako Bidez Bide elkarteak eta Xirimiri Filmsek 2019an ekoiztutako dokumentala da eta Peruko Lima eta Cusco hirietako trans emakumeak ditu gai; haien eguneroko borrokaren berri jaso dute.

Sinadura bilketa eta elkarretaratzea

Egubakoitzerako, azaroaren 25ean, ostera, elkarretaratzea deitu du Aretxabaletako Mugimendu Feministak; 18:00etan izango da, Herriko Plazan; leloa izango da: Instituzioek ere emakumeok kolpatzen gaituzte. Hala, instituzioetatik datozen erasoen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatuko dute.

Aurretik, 17:00etan, sinadura bilketa egingo dute 500.000 pertsonentzat erregularizazioa orain leloarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak