Santa Zezilia eguna Herriko Plazan ospatuko du musika eskolak

Mirari Altube Arrese 2022ko azaroaren 21a

Musikarien zaindari Santa Zezilia izango dute gogoan azaroaren 22an, Leizarra musika eskolako kideek. Trikitilariak, Banda, dantzariak eta Musika Hezkuntzako ikasleak elkartuko dira Herriko Plazan, 18:00etan. Ordu erdi inguruko saiotxo bat eskainiko dute, eta ospakizuna txokolate beroa hartuta bukatu.

Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak aste honetarako antolatutako Musikalean ekimenarekin ere bat egin dute aretxabaletarrek. 56 musika eskola ezberdinetako 1700 ikasle eta irakasle baino gehiagok hartuko dute parte: "Guztion artean eguna ospatuko dugu musika kalera ateraz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak