Eguraldi aldetik ez du hasierarik onena izan hizkuntza ohiturak aldatu gura dituen ariketa sozialaren hirugarren aldiak, baina horrek ez ditu aretxabaletarrak kikildu. Hala, gaur arratsalderako aurreikusitako egitarauari eutsiz, argazki erraldoia atera dute lehenengo. Horren ostean, eta aurtengo Euskaraldiaren abestia den Esazu hitz bat-en Pirritx, Porrotx eta Marimototsek egindako bertsioa oinarri hartuta, koreografia bat dantzatu dute ume eta gaztetxoek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.