Milako langa gaindituta parte-hartzaile gehiagoren bila

Mirari Altube Arrese 2022ko aza. 18a, 13:15

Gaur arte Euskaraldiarekin bat egin duten aretxabaletarrak 1.058 izan dira; horietatik 898 ahobizi eta 159 belarriprest. Bestetik, euskaraz lasai jardun ahal izango den 73 arigune sortu dira herriko erakunde, enpresa, ostalaritza eta merkataritza zerbitzuetan.

Dena den, Euskaraldian izena emateko epea ez da bukatu. Datorren aste guztian egongo da horretarako aukera webgune bidez zein herrian sortutako batzordeen laguntzarekin. Gaur, egubakoitza, esaterako, mahaia jarriko da Herriko Plazan, 17:30ean; txapak jaso ahal izango dira han eta poltsak eta banderolak ere eskuragai izango dituzte.

Argazki erraldoia hasiera emateko

Hirugarrenez egingo den dinamikari indartsu ekiteko izena emandako guztiak elkartu gura dira. Hala, argazki erraldoia aterako dute gaur, 17:30ean, Herriko Plazan; ondoren, dantzan egingo dute Euskaraldiko kantuarekin Pirritx eta Porrotx pailazoek sortutako koreografiari jarraituta.

Azaroaren 25ean, hurrengo egubakoitzean, Gernika plazako pareta batean murala margotzeko elkartuko dira, 16:30ean. Ekimenarekin bat egin duten guztien laguntza eskertuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak