Iaz ere antzeko datuetan zegoen betetze maila baina aurreko urteetan hobeak ziren datuak. Hona hemen:
| Urtea | Betetze maila |
| 2022 | %61,92 |
| 2021 | %65,69 |
| 2020 | %80,57 |
| 2019 | %79,88 |
| 2018 | %76,47 |

Udazken oso lehorra
Uda oso lehorra izan da eta udazkena ere bai. Iraileko azken hiru egunetan egin zuen euri gehien; 2,1 litro metro koadroko hilaren 28an, 1,5 litro hilaren 29an eta 1,3 litro, 30ean. Urriari dagokionez, hilaren 12an eta 17an egin zuen euria; 1,1 litro metro koadroko jaso ziren bi egunetan.