Ecstatic saioa eta kontakt inprobisazio ikastaroa asteburuan

Mirari Altube Arrese 2022ko aza. 10a, 18:13

Dantzari eskainitako bi eguneko proposamena egin du Jaiki elkarteak: ecstatic saioa egubakoitzean eta kontakt inprobisazio ikastaroa, zapatuan.

Oskar Estangak gidatutako ecstatic dantza saioa egingo dute egubakoitzean (18:00-21:00). Bi orduko dantzaldi librea izango da, "hitzik, zapatarik eta substantziarik gabe". Eta zapaturako, kontakt inprobisazio ikastaroa antolatu dute (10:30-13:30 eta 16:00-18:00). Ondoren, jam irekia izango da. Ekitaldi guztiak kiroldegian izango dira.

Ez da eskarmenturik behar baterako zein besterako, baina izena aurretik eman behar da: 688 81 96 65. Ecstatic saioaren prezioa 15 euro da –langabeek, 10 euro– eta ikastaroarena, 35 euro –langabeek, 25 euro–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak