Jendetza batu da Ibarrako futbol zelaian UDAko eta Realeko beteranoen arteko partidua ikusteko. Aurpegi ezagunak izan dira berdegunean eta gehienek erakutsi dute oraindik ez dutela galdu kalitatea. Neurketa lehiatua bezain interesgarria eskaini dute bi taldeek, aukerak bi areatan izan baitira. Partiduaz gain, Ibarra ondoan dagoen zelai txikian, gaztetxoentzat puzgarriak eta jolasak ipini dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.