Gipuzkoako IV. Eskolarteko boulder ligaxka jokatu da, Ibarra kiroldegian

Imanol Beloki Unamuno 2022ko urriaren 30a

Gipuzkoako IV. Eskolarteko boulder ligaxka jokatu da gaur, Ibarra kiroldegiko rokodromoan. Bertan, alebinak, infantilak eta kadeteak batu dira, eta, bloke-eskalada modalitatean aritzeko aukera izan dute gaztetxoek. 09:30ean hasi dira, eta eguerdira arte eskalatzen aritu ostean sariak banatu dituzte. Hurrengo hitzordua, Tolosan izango dute eskalatzaile gazteek, azaroaren 13an, Usabal kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak