Aretxabaletarrak izena ematera gonbidatu dituzte Euskaraldiko lantaldeko kideek

Mirari Altube Arrese 2022ko urr. 28a, 08:38

Hainbat herritar izena emateko gertu eguaztenean, Durana kalean.

Entitateendako epea urrian bukatuko da eta ia 40k berretsi dute dinamikan parte hartzeko konpromisoa.

Hitzez ekiteko garaia leloarekin iritsiko da hirugarren Euskaraldia azaroaren 18an, baina, bertan parte hartzeko, aurretik eman behar da izena. Eta horren berri ematen dabiltza Euskaraldiko Batzordeko kideak egunotan.

Entitateen epea urriarekin batera bukatuko da –elkarteak, enpresak eta merkataritza zerbitzuak–. Aretxabaletan 40tik gora dira bigarren edizioan parte hartu eta oraingoan berretsi egin dutenak parte-hartzea. Eta gainerakoak ere horretara gonbidatu dituzte batzordeko kideek.

Norbanakoen izen-emate epea, ostera, dinamika abian jarri arte egongo da zabalik. Ondoren, belarriprest eta ahobizi txapak jasotzeko, kalean jarriko dituzte mahaiak; azaroaren 4an Herriko Plazan egongo da eta 11n, Mitarte kalean. Loramendi elkartearen bulegora ere jo daiteke.

Gatzagara irteera

Bestetik, Euskaraldia girotzeko ekintzak ere antolatu dituzte. Azaroaren 6an, esaterako, Eskoriatzako kideekin batera Leintz Gatzagara joango dira, oinez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak