Dagoeneko aurkez daitezke lanak Huhezinema euskal film laburren jaialdirako

Koldo Zubia Salas 2022ko urr. 25a, 10:42

Huhezinema 2023ko antolakuntza taldea: Ezkerretik eskuinera, Yurena Carrero, Joanes Etxeberria, Olatz Asua, Asier Usategi, Jone Markuleta, Unai Aranguren, Lara Garcia, Irene Azkargorta, Ihintza Beristain, Olatz Alberdi, Danel Tera

Euskal film laburrak eta bideoklipak aurkezteko epea azaroaren 29an itxiko da. Jaialdia, berriz, urtarrilaren 25era, 26ra eta 27ra  aurreratu dute, eta sailetan zein sarietan berrikuntzak egin dituzte, publiko berria inplikatzeko helburuarekin.

Huhezinema euskal film laburren jaialdiraren 16. edizioak lanak aurkezteko epea ireki du, eta bidali ahal izango dira 2022ko azaroaren 29ra arte. Edizio honek data berriak izango ditu: urtarrilaren 25etik 27ra bitartean egingo da. Urtero bezala, laugarren mailako Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 14 ikaslek osatutako talde berri batek antolatuko du jaialdia, eta unibertsitateko modulu baten parte izango da, Iban del Campo Mondragon Unibertsitateko irakasle eta jaialdiaren zuzendari artistikoaren gidaritzapean.

Edizioa berrikuntzaz beteta dator, publiko zabalagora iristeko helburuarekin. Aurreko edizioan bezala, Sail Ofiziala eta Bideoklip Saila mantenduko dituzte. Bestalde, orain arte MU Ikasle Saila izan dena zabaldu, eta, oraingo edizioan, Mondragon Unibertsitateko ikasleei soilik bideratu ordez, Euskal Herriko eta mundu osoko zinema edo ikus-entzunezkoen euskal ikasleen parte-hartzea bultzatuko du. Gainera, jubilatuz osatutako epaimahai batek sari bat emango du.

4.000 euro inguru banatuko dira irabazleen artean. Jaialdiaren oinarri eta sari eguneratuak eta informazio gehigarria ikusgai daude Huhezinemaren webgunean: https://huhezinema.eus/oinarriak/ 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak