Transmisioa eta identitatearen eraikuntza hizpide dituen lana

Imanol Beloki Unamuno 2022ko urr. 21a, 15:36

'Oihana' antzezlanaren momentu bat.

Itzulik, ATX Teatroak eta El Punto guneak aurkeztutako Oihana. Sorginak ote dira? antzezlana izango da domekan, 19:00etan, Arkupeko Zaraia aretoan.

Maryse Urrutyren gidaritzapean, Barbara Rivas, Arantxa Hirigoyen eta Joana Olasagasti izango dira oholtza gainean, zientzia fikziozko eta sorginkeriari buruzko istorioa antzezten. 10-12 urtetik gorako ikusleei zuzendutako lanak 50 minutuko iraupena du, eta sarrerak bost eurotan erosi daitezke, Aretxabaleta.eus webgunean.

Dantza eta antzerkia uztartuta

Antzezlanaren sustatzaileen hitzetan, obra honetan honako hau transmititu nahi da: "Ibilbide errituala da, eta erdigunean feminismoa, elkartasuna eta maitasuna pausatzen ditu. Biharamun eguzkitsu batekin amesten dugulako. Ekofeminismoa, hizkuntzaren gaitasun magikoa, zientzia fikzio utopikoa... Iturri askotatik edaten du eta dantza eta antzerkia uztartuz transmisioari eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten digu, publiko zabal batengana heltzeko asmoarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak