Ate-joka dago Gaba Baltza eta eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte. Ekintza horien artean, Aretxabaletako Loramendi elkarteak deitutako kontakizun ilunen lehiaketa izango da. Kontakizun horiek formatu librean egin ahal izango dira eta gehienez orrialde bateko luzera izan beharko dute. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 28a izango da, eta irabazlearentzako saria, Aretxabaletako liburu-dendetan erositako liburu-sorta.