Kooperatiba ezberdinetako ordezkariak hiruko taldetan batu dira Urkuluri bira emateko. Giro aparta izan da, musikaz girotuta, jatekoaz eta edatekoaz, eta, egitasmoa aurrera eramateko boluntarioen laguntzarik ez da falta izan.
Emakumezkoetan Ikerlaneko Ana Patricia Bautista, Fatima Fernandez eta Maria Viqueira izan dira azkarrenak. Mistoan, berriz, Goienerrekoak: Mikel Alkorta, Leire Astigarraga eta Oier Etxebarria. Eta, azkenik, gizonezkoetan, Fagor Elektronikakoak iza dira bizkorrenak: Joseba Arrizabalaga, Kerman Calleja eta Josu Juaristi.
Elkartasun olatua sortzea helburu
"Eguna oso ondo joan da, eguraldia lagun izan dugu, eta inoiz baino kooperatiba gehiagok eman du izena aurtengo edizioan. Azkenean, elkartasun olatu bat sortzea da helburua, ez da garrantzitsuena zein iristen den lehenengoa helmugara. Aurten, gainera, umeentzako lasteketak jarri ditugu lehendabiziko aldiz, horrekin batera, boluntario mordoa batu dira aurten: Krean eta Fagor Elketronikakoak, bereziki, Aretxabaletako UDAkoak eta paelleroak… Jendea parte hartzeko desiatzen izaten da eta hori pozgarria da", adierazi du Mundukide fundazioko kide Urri Urizarrek.