Deba ibaia "gustura" garbitu dute aretxabaletarrek

Mirari Altube Arrese 2022ko urriaren 15a

Hirurogei lagunetik gora elkartu dira Aretxabaletan auzolanerako deiari erantzunez. Eta Errotabarri baserri ingurutik Mugarrirainoko tartean jardun dute lanean, taldetan banatuta. Plastiko eta ontzi asko jaso dituzte, baloiak, patinete bat, burdin pusketak, hodi zatiak eta beste hainbat zikinkeria. 

Eguraldia lagun, beldur barik sartu dira uretan, eta ume batzuek bainatzeko ere aprobetxatu dute. Egindako lanarekin “gustura” zeuden bukaeran eta hurrengo baterako ere gertu agertu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak