Adinekoen erorikoak prebenitzeko saioa egingo dute hilaren 24an

Mirari Altube Arrese 2022ko urr. 13a, 10:42

65 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edo zaintzaileei bideratutako bi orduko ikastaro teoriko-praktikoa izango da eta aurrez eman behar da izena.

Jarduera fisikoa sustatzea helburu duen AtxabaltaMugi egitasmoaren barruan, adinekoen erorikoak prebenitzeko tailerra antolatu dute urriaren 24rako, astelehena. Egun bakarreko saio teoriko-praktikoa izango da eta Ibarra kiroldegian elkartuko dira parte-hartzaileak, 10:30etik 12:30era. 

Hainbat gai landuko dituzte: etxe barruan eta etxetik kanpo erorketak prebenitzeko aholkuak; ortopedia; teleasistentzia, etxez etxeko laguntza eta laguntza teknikoak; jarduera fisikoa –oreka, propiozepzioa eta indarra– eta jarrera higienea –nola zutitu eroriko baten ostean, ohean etzan eta jaiki–. Arropa erosoarekin joatea gomendatu dute.

Izen-ematea aurretik

Bi orduko tailer honetan parte hartzeko izena eman behar da, osasun zentrora deituta (943 71 19 59) edo udal Gizarte Zerbitzuetara: 943 71 18 62 –doakoa da–. Epea urriaren 21era arte dago zabalik –gehienez, 25 lagunendako lekua–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak