Hipnosia taldearen rock doinuekin beteko da Arkupe egubakoitzean

Mirari Altube Arrese 2022ko urr. 12a, 18:02

Zaraia aretoko oholtzak Hipnosia taldeari egingo dio lekua egubakoitzean, hilaren 14an, 20:00etan . Talde bizkaitarra 2021ean sortu zen baina eskarmentu handiko musikariak batu dira horren bueltan, besteak beste, Leizarra musika eskolako bi irakasle daude.

Taldea osatzen dute Juan Carlos Calvok eta Emilio Vazquezek –Leizarra musika eskolako baxu eta gitarra irakasleak hurrenez hurren–, azken hori Akerbeltz taldeko kidea ere bada; eta Naia Fernandezek, Miriam Merinok eta Alain Gutierrezek.

Rock doinuak lantzen dituzte, ukitu progresibo eta elektronikoekin eta Hipnosia izeneko lehen diskoa aurkeztuko dute. Hamaika kanturekin osatutako lana da –Vazquezek sortu ditu disko berriko kantu guztien doinuak eta askoren letrak– eta horien artean dago Mikel Laboaren Ihesa zilegi balitz kantu ezagunaren bertsioa.

Sarrerak salgai daude online eta egunean bertan leihatilan ere bai, agortu ez badira. Musika eskolako irakasleek herritar gonbidatu dituzte kontzertura: "Etor zaitez gurekin rockaz gozatzera!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak