Aretxabaletako campusean euskal gatazkan sakontzeko mahai ingurua egin zuten

Uxue Igarza Loiola 2022ko urr. 12a, 11:34

Atzerako ispilutik: Euskal Herriaren iragan hurbila, oraina eta geroa izeneko mahai ingurua egin zuten atzo Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako Komunikazio campusean. 40 bat ikasle batu ziren historiari errepasoa egitera.

Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak, Gorka Espiau Agirre Lehendakaria Center-eko zuzendariak, Jon Moñux Argituz elkarteko kideak eta Mario Zubiaga Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak hartu zuten parte mahai inguruan.

Gerra Hotzetik Ukrainako gerrarainoko errepasoa egin zuten, baina helburu nagusia Euskal Herriaren iragan hurbilari heltzea izan zen. Horretarako, gertaerak nola kontatu eta irudikatu izan diren hartu zuten kontuan, komunikazioa eta ikus-entzunezkoak landuz. Ekitaldia bukatzeko, ikasle eta hizlarien arteko solasaldia egin zen, galdera eta erantzun trukearekin.

Biktimekin astean zehar

Gogora Institutuko Adi-adian programaren baitan, bi biktimarekin egoteko aukera izan dute egunotan ikasleek. Hilaren 6an Alberto Muñagorri entzun zuten eta 10ean, berriz, Olatz Etxabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak